1.gaia : Non egon gura dot irakasle bezala, zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?
Ikusitako irudiak kontutan izanda, desberdintasun asko ikus daitezke 1882ko eta gaur egungo hezkuntza-ereduen artean. Antzina, ikasleak ikastetxetara joaten ziren kontzeptu berriak entzutera, gero haien kabuz ikasteko eta ikasle-irakasle harremana oso pobrea zen. Garai horretan irakasle izatea, lan-postu on bat edukitzea esan nahi zuen, bai, baina irakaslearen irudia autoritario eta hotza zen baita ere. Haurraren eginkizuna irakasleak esaten zuenari erantzutea zen, inongo iritzirik eman gabe.
Gaur egun, haurren eskubideak eta beharrak kontutan hartu behar dira arlo honetan bereziki, haien garapena era erraz eta eroso batean eraman dezaten.
Giza-eremuetan aritzen diren lanbide guztietan alderdi etikoak kontuan hartu behar dira, kasu honetan, haurren eta bere familien eskaerak eta premiak asetzea baitute helburu. Printzipio etiko horietako batzuk honako hauek izan daitezke: intimitatea eta konfidentzialtasuna, giza eskubideak errespetatzea, tratu txarrak edota abusua salatzeko erantzukizun, gizarte-desberdintasunak ekiditzen laguntzea eta aniztasuna eta berdintasuna sustatzea.
Azken batean eskola-eremua haurrentzako toki atsegin eta seguru bat izan beharko litzateke haurrentzako, eta horrela ere familiek lasai eramango dituzte haien haurrak eskoletara. Irakasleek, kode deontologiko sinatu bat ez duten arren, printzipio guzti hauek eta aipatu ez ditudan bestehainbat izan beharko lituzke. Era honetan, haurrek ikaskuntza atsegin bat aurrera eramatea sustatuko dugu eta ikastearen plazerrra bermatze lortuko dugu.
Guzti honetarako ezinbestekoa da haur bakoitzaren erritmoa ezagutzea eta horretara egokitzea, ez da orokortu behar haur bakoitzak bere bizipenak dituelako eta bere erritmo indibidualak errespetatzea ezinbestekoa da.
Comentarios
Publicar un comentario