Entradas

Mostrando entradas de junio, 2020

5.gaia: Diseinu didaktikoa

Gure taldean garatutako diseinu didaktikoa “uraren proiektua” izan zen. Bertan, gure xederik garrantzitsuena haurrak kontzientziatzea eta urari buruzko hainbat ezaugarri eta ezagutza berriak bereganatzea zen. Esate baterako, uraren zikloa, kutsadura, ezaugarriak eta motak landu nahi genituen, eta horretarako hainbat jarduera prestatu genituen. Jarduera horiek ordenatu genituen, hasiera batean, haurrek, esperimentazioaz goza dezaten eta gero hainbat joku, eskulan eta jardueren bitartez kontzeptu berriak eskuratzeko. Baina jarduera guzti horiek sortzeko, lehenik eta behin arazo egoera bat planteatu genuen, non “Uraren Begiralea” deituriko pertsonai batek laguntza eskatzen zien haurrei bere herriko errekan dagoen zikinkeri guztia batzen laguntzeko. Jarduera bakoitza bete ahala, irakasleak adabaki bat emango zion haurrari, horrela uraren begiralearen sare zulatua konpontzen joateko.  Beste puntu oso garrantzitsu bat konpetentziak, helburuak eta edukiak dira. Horretarako, Haur Hezkun...

4. gaia: metodologia desberdinak

Amantalak taldeak landutako High Scope metodologiatik honako hiru ezaugarri honek arreta deitu iddate bereziki: -Oinarrizko hezkuntzarako trantsizioa sustatzea: ezinbestekoa iruditzen zait zikloen arteko tratsizio hori lantzea, eta haurrei erreztasunak ematea. Azken batean, zikloen artean salto ikaragarriak ematen dira eta askotan haurrak galduta sentitu ahal dira. -Ikaslearen ekimena sustatzea: honi esker, haurraren ikasteko interesa ere bultzen da, bere nteresekoak diren gaiak landuz eta bere sormena sustatuz. -Ikasteko giroa lan eremuetan banatzea: txokoetan lan egitearen era, haurrentzako oso onuragarria dela uste dut. Honen bitartez, bakoitzak momentuan nahi duen ekintza aurrera eraman dezakeelako inongo behartasunik zentitu barik. Fosterrak taldea: Ikas komunitatea -Oinarri metodologikoa: ikaskuntza dialogikoa. Ikaskuntza esanguratsuaren elementu positiboak bildu eta gainditu egiten dite, ikuspegi orokor eta sozialago batetik planteatzen da eta elkarrizketaren bidez...

3.gaia: Sodupeko eskolako lehen eguna

Lehenik eta behin, herrialdea ezaguzten ez dudanez, eskolaz apur bat ikertu ondoren, bertara joango nintzen ingua ezagutzeko eta bertan aurki daitezkeen tokiak aztertzeko. Horrez gain, eskolako webgunea arakatuko nuen metodologia, gune desberdinak, eskeintzen dituen zerbitzuak, proiektuak eta hainbat argazkietan fijatuko nintzen.  Hortik abiatuta, oso garrantzitsua iruditzen zaidan gai bat eskolan lantzen diren proiektuak dira, horrek, eskolaren nortasuna definitzen duelako. Sodupeko eskolan, Hizkuntza Normalkuntza Plana, Eskolako ortua, Elkarbizitza Plana, Hezikidetza Plana, Aniztasunaren garapenerako Plan eta Agenda 21 proiektuak lantzen dutela ikusi dut. Horrek iradoki dit giza-harremanei eta baloreei garrantzi handia ematen dietela, eta gai oso interesgarriak jorratu daitezkeela proiektu horietan oinarrituta. Ikertuko nuen beste gauza bat Haur Hezkuntzako dekretua izango litzateke, horrela etapako helburu, konpetentzia eta edukiak kontuan izanda egiteko jardueran prestatz...

2.gaia: Zelan ikasten du haur batek?

Haurrek haien ikaskuntza prozesuaz goza dezaten eta benetan ikas dezaten, ezinbestekoa da ez orokortzea. Hau da, haur bakoitzak ezaugarri pertsonal batzuk ditu, eta horien arabera jarrera desberdinak izango ditu jarduera berdinaren aurrean. Horretarako haurra bere osotasunean eta era integralean ezagutu behar dugu, eta bere garapen erritmoa identifikatu eta errespetatu. Haurrek, bizi izan dudanaren arabarera askotan imitazioaren bitartez ikasten du. Irakaslea bere ispilu eta erreferente izango da une oro, eta hori kontutan izanda, irakasle horrek balore eta jarrera egokiak izan beharko ditu haurren arabera.  Beste alde batetik, kontuan izan behar ditugu haurren beharrak, interesak eta gustuak. Horregaitik, ikusitako metodologia guztietatik gehien arreta deitzen didana POI metodologia da, Proiektuetak Oinarritutako Ikaskuntza. Proiektuei esker, haurrei interesa sortzen dizkien gaiak landu ahal izango dutu, beti ere curriculumean zentratuz. Horrelak, garapenaren inguruko alderdi ...

1.gaia : Non egon gura dot irakasle bezala, zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?

Ikusitako irudiak kontutan izanda, desberdintasun asko ikus daitezke 1882ko eta gaur egungo hezkuntza-ereduen artean. Antzina, ikasleak ikastetxetara joaten ziren kontzeptu berriak entzutera, gero haien kabuz ikasteko eta ikasle-irakasle harremana oso pobrea zen. Garai horretan irakasle izatea, lan-postu on bat edukitzea esan nahi zuen, bai, baina irakaslearen irudia autoritario eta hotza zen baita ere. Haurraren eginkizuna irakasleak esaten zuenari erantzutea zen, inongo iritzirik eman gabe. Gaur egun, haurren eskubideak eta beharrak kontutan hartu behar dira arlo honetan bereziki, haien garapena era erraz eta eroso batean eraman dezaten.  Giza-eremuetan aritzen diren lanbide guztietan alderdi etikoak kontuan hartu behar dira, kasu honetan, haurren eta bere familien eskaerak eta premiak asetzea baitute helburu. Printzipio etiko horietako batzuk honako hauek izan daitezke: intimitatea eta konfidentzialtasuna, giza eskubideak errespetatzea, tratu txarrak edota abusua salatzeko ...