5.gaia: Diseinu didaktikoa
Gure taldean garatutako diseinu didaktikoa “uraren proiektua” izan zen. Bertan, gure xederik garrantzitsuena haurrak kontzientziatzea eta urari buruzko hainbat ezaugarri eta ezagutza berriak bereganatzea zen. Esate baterako, uraren zikloa, kutsadura, ezaugarriak eta motak landu nahi genituen, eta horretarako hainbat jarduera prestatu genituen. Jarduera horiek ordenatu genituen, hasiera batean, haurrek, esperimentazioaz goza dezaten eta gero hainbat joku, eskulan eta jardueren bitartez kontzeptu berriak eskuratzeko. Baina jarduera guzti horiek sortzeko, lehenik eta behin arazo egoera bat planteatu genuen, non “Uraren Begiralea” deituriko pertsonai batek laguntza eskatzen zien haurrei bere herriko errekan dagoen zikinkeri guztia batzen laguntzeko. Jarduera bakoitza bete ahala, irakasleak adabaki bat emango zion haurrari, horrela uraren begiralearen sare zulatua konpontzen joateko. Beste puntu oso garrantzitsu bat konpetentziak, helburuak eta edukiak dira. Horretarako, Haur Hezkun...