4. gaia: metodologia desberdinak

Amantalak taldeak landutako High Scope metodologiatik honako hiru ezaugarri honek arreta deitu iddate bereziki:
-Oinarrizko hezkuntzarako trantsizioa sustatzea: ezinbestekoa iruditzen zait zikloen arteko tratsizio hori lantzea, eta haurrei erreztasunak ematea. Azken batean, zikloen artean salto ikaragarriak ematen dira eta askotan haurrak galduta sentitu ahal dira.
-Ikaslearen ekimena sustatzea: honi esker, haurraren ikasteko interesa ere bultzen da, bere nteresekoak diren gaiak landuz eta bere sormena sustatuz.
-Ikasteko giroa lan eremuetan banatzea: txokoetan lan egitearen era, haurrentzako oso onuragarria dela uste dut. Honen bitartez, bakoitzak momentuan nahi duen ekintza aurrera eraman dezakeelako inongo behartasunik zentitu barik.
Fosterrak taldea: Ikas komunitatea
-Oinarri metodologikoa: ikaskuntza dialogikoa. Ikaskuntza esanguratsuaren elementu positiboak bildu eta gainditu egiten dite, ikuspegi orokor eta sozialago batetik planteatzen da eta elkarrizketaren bidez partaide guztiak aldi berean ikastun  bihurtzen ditu. Elementu hauek garrantzia ezinbestekoa da, horrela, argi uzten baitute haurraren garapena era naturalean eraman ahal izango dela. 
-Ikasgela barruan beste heldu batzuk egotea. Ikaskuntza prozesuan, haurren gidatzaile eta erreferente nagusia irakaslea da, eta errealitatean ikus dezaketen beste heldu batzuen ikuspuntua ezagutzeak ikaskuntza-prozesua hobetzel ahalbidetuko du, ikuspegi zabal bat barneratuz.
-Talde txikietan banatzea bereizketarik egin gabe. Eskola askotan, taldekatzeko momentuan haurren ezaugarriak kontuan hartzen dira eta horien arabera sailkatzen dire, eta hori, akats bat dela uste dut. Ezin ditugu haurrak sailkatu “onak” edo “txarrak” diren arabera, horrek nork erabakitzen du?
Gladies taldea: Konfiantzaren pedagogia
-Ikasketa konpetentzietan eta esperientzietan oinarritzea. Uste dut puntu hau garrantzitsua dela, haurrei balore eta jarrera egokiak eukitzen laguntzeko. 
-Ikasleen esperientzietan eta haien interesetan oinarritzea: haurren interesetan zentratzerakoan haien ikaskuntza aktiboa bihurtzen da eta gozamenaz joango dire eskolara jarduerak egiteko. 
-Sozializazioa eta sormena landu. Etorkizunerako, ezinbestekoa da haien sozializazio prozesuan zentratzea, txikitatik ikasiko duten guzti horia geroago haien bizitza pertsonaletan aplikatuko baitute, eta etapa honetan etorkizuneko pertsonak eratuko direlako.
Gossip´s taldea: Loczy
-Haurrari askatasuna emotea: baliabide honi esker haurrek haien erritmo indibidualen arabera aurrera eramango dute haien ikasguntza prozesua, haiek erabakiko dute noiz egongo diren prestatuta akintza desberdinak egiteko.
-Ebaluazioaren barruak, alde batetik, jarraipen erregistrorako taulak erabiltzea. Ebaluazio tresna honek oso erabilgarriak dira haurren prozesua, bere osotasunean, kontuan izateko eta ez amaierako emaitzean zentratzeko.
-Beste alde batetik, oso interesgarria iruditu zait ebaluaziorako beste tresna bat argazkiak kontutan izatea dela. Honen bitartez, prozesu osoan egindako ekintzak gogoratzen dira, eta bertan ikusten diren aurrerapenak.
Marise taldea: Reggio Emilia
-Lan kooperatiboa sustatzeak, haurren sozializazio prozesuan lagundu dezake eta bere berdinekiko harremana hobetzeko ere ezinbestekoa da. Horrela haien artean bakoitzaren ezagutzek partekatuko dituzte eta jarrera berriei aurre egin beharko dizkiete.
-Hezitzaile bidelaguna izatea. Uste dut metodologia eta eskola guztiak izan beharko lukete ezaugarri bat dela. Hezitzaileak ez du haurra zertan behartu behar, bere erritmoak eta jarrerak errespetatu beharko ditu, eta horien arabera curriculuma betetzen saiatu.
-Haurrei eskemak apurtzen dieten jarduerak sortu. Hauxe bebai oso lagungarria dela uste dut, azken batean, haurrek bere erosotasun-eremuan egoten direlakoeta horretik ateratzeko erronka berriak eskeintzeak asko aberastuko lukete haien ikaskuntza-prozesua.
Octopus taldea: Baso eskola
-Ekintza desberdinak aire zabalean aurrera eramaten dituzte, eta honek, naturarekiko zaletasuna ahaldibetuko du. 
-”Ez dago eguraldi txarra, arropa desegokia baizik”. Lelo hau oso aproposa dela uste dut eta nik bi eratan ulertu dut. Alde batetik, metodologia hau aire zabalean lantzen dela kontuan izanda, garrantzitsua da haurrek ez uztea jarduerak egiteari eguraldi txarra egon arren. Beste alde batetik, esaldiari beste zentzu bat bilatuz, jarrerareik lotu daitekeela uste dut. Hau da, egun txar bat euki arren ez dugu zertan egun hori aldera batera utzi behar, horretatik hainbat gauza ikasi ahal ditugulako, beharrezkoa dena jarrera aldaketa bat izatea baita.
-Eguneroko zereginetan erantzukizuna hartzea. Argi dago ezinbestekoa dela, gure egunerokotasunean egitek ditugun ekintzak ezagutzea eta honek txiki-txikitatik lantzea. Honi esker autonomia garatuko dugo eta menpekotasuna ekidituko dugu.
Pottokak taldea: Amaraberri
-Indibidualizazioa: aurretik aipatu dudan bezala, haur bakoitzaren erritmo indubudualak kontuan izatea ezinbestekoa da, eta horretarako bareiztasuna alde batera utzi beharko ditu. Honi esker, haurrak erosoago eramango dute haien ikas-prozesua, eta osoagoa izango da.
-Ikertzea, berritzea eta saiakuntzak egitea. Ikaskuntzaren alderdi garrantzitsuenetariko bat ikerkuntza da. Honela, garapen kognitiboa aurrera egingo du gustuko gaien arabera eta interesak kontuan artuz. Saiakuntzak ere beharrezkoak dira, eta gehien b at akatsak izatea eta horietaz jabetzea, geroago errepikatu ez daitezen.
-Adin desberdineko haurrak batzeak, izugarrizko onurak dakartza ikaskuntza-prozesurako. Alde batetik, haur gazteek nagusietatik hainbat jakintza eskuratuko dituztelako, eta gainera, gazteek nagusiekiko lilura erakusten dutelako. Beste alde batetik, nagusiek, gazteagoen zalantzak argitu ahal izango dituzte eta horrela, haien ikaskuntza esanguratsua eta beharrezkoa dela bermatuko dute.
Rami´s taldea: Montessori
-Auto-garapena metodologia honen alderdi garrantzitsuenetariko bat da, bide honez haurren independentzia sustatzen delako eta pertsona aktiboak eraikiko ditugulako.
-Ez dute saririk ezte zigorrik erabiltzen.
-Material espezifikoak erabiltzen dituzte alderdi desberdinak lantzeko, eta horrela, haur bakoitzak bere akatsetaz konturatuko da hauei irtenbidea bilatzeko.
Seiak taldea: Waldorf
-Hezkuntza ikuspegi integrala: haurrak emozionalki ondo egotea ezinbestekoa da errutinak aurrera eramateko.
-Ez dituzte testu libururik erabiltzen, praktikan zetratzen dira, eta gainera ez dituzte notarik jartzen. Azken batean, uste dut zenbaki batez ebaluatzek ez duela zentzurik, prozesuan zentratu ebhar gara.

-Elkarlana sustatzea: materialak partekatzea eta ingurunea zaintzea. Ezaugarri honek lantzeko eta bermatzeko jarduerak egiten dituzte, etorkizuneko jarrera egokiak bermatu ahal izateko.

Comentarios