5.gaia: Diseinu didaktikoa

Gure taldean garatutako diseinu didaktikoa “uraren proiektua” izan zen. Bertan, gure xederik garrantzitsuena haurrak kontzientziatzea eta urari buruzko hainbat ezaugarri eta ezagutza berriak bereganatzea zen. Esate baterako, uraren zikloa, kutsadura, ezaugarriak eta motak landu nahi genituen, eta horretarako hainbat jarduera prestatu genituen. Jarduera horiek ordenatu genituen, hasiera batean, haurrek, esperimentazioaz goza dezaten eta gero hainbat joku, eskulan eta jardueren bitartez kontzeptu berriak eskuratzeko. Baina jarduera guzti horiek sortzeko, lehenik eta behin arazo egoera bat planteatu genuen, non “Uraren Begiralea” deituriko pertsonai batek laguntza eskatzen zien haurrei bere herriko errekan dagoen zikinkeri guztia batzen laguntzeko. Jarduera bakoitza bete ahala, irakasleak adabaki bat emango zion haurrari, horrela uraren begiralearen sare zulatua konpontzen joateko. 
Beste puntu oso garrantzitsu bat konpetentziak, helburuak eta edukiak dira. Horretarako, Haur Hezkuntzako Dekretua kontutan izan genuen eta zikloko konpetentziak batzuk hautatu ondoren helburuak bete genituen, geroago edukiak sortzeko. Kontu hauetan zailtasun nahiko izan genituen, helburuak sortzeko Bloom-en taxonomia erabili behar genuelako eta ez genekien oso ondo nola eraiki esaldiak. Baina gaiaren inguruan informatu eta apur bat ikertu ondoren, lehenengo helburua betetzerakoan beste guztiak jarraian sortu genituen. 
Ebaluazioaren aldetik, taula bat sortzea erabaki genuen eta bertan ebaluatu beharreko jarduerak aukeratu genituen eta bakoitzetik hainbat item sortu genituen. Modu honetan, ebaluatzean errazagoa izango zela pentsatu genuen, bakarrik bat edo ez markatu behra zelako item bakoitzean. Horrez, gain uste dut interesgarria izango litzatekeela irakasleak, koaderno bat izatea non haur bakoitzaren ezaugarri eta jarrerak deskribatzen dituen, arreta deitzen dizkionak

Nire ustean, proiektuka ikastea metodo hutsezin bat da, haurren interesean zentratzen delako. Horregaitik, lehenik eta behin haurren arreta deitzeko pertsonai hori asmatu genuen, eta jardueran sortzeko gure esperientzia propioetan zentratu ginen eta oso kontzeptualak ez diren jarduerak hautatu genituen.

Comentarios